XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naparroako gudari-osteak Lazkau aldera datoz; baiña illebete gutxi dira oraindik oste oiek Larreara zijoazela.

Larrea burrukatzera, Oñaztarren Larreako fortaleza menperatzera....

Egun artan, lazkautarrak naparrakin esku emanda, bat eginda, zijoazen anaien aurka, lagunen aurka, gipuzkoarren aurka....

Larreak Lazkanori itzal egiten bai zion....

- Kendu dezagun ori erditik...! Zioten naparrak orduan.

- Kendu! Kendu! Erantzun lazkautarrak.

Larrea kendu zuten erditik.

- Orain, Lazkano, ire ordua eldu duk....

Larreakin egin genduena egingo diagu irekin, ere... Erne!.

Milla ta larogeta amasei gudari oñezkoak, ogeta amazazpi zaldunak bakoitza bere oñezko lagunakin....

Burnizko soiñekoak gudarientzat ta fortalezaren ormak puzkatzeko tresnak edo ariak (ingenios de batir diote Camara de Comptosen dauden paper zaharrak...).

Segurako errian jarri zuten naparrak beren kuartel jenerala: Alsasuatik irten ta Otzaurte atetik Zegamara; andik Segurara... (Orixe berbera egin zuten 1936-gn. urtean ere Beasainera etortzeko).

Johan Iñiguiz de Urssua ta Santxo de Lizarazu ibilli ziran ibilli Panplonatik Lazkaura ta Lazkautik Panplonara behar ziran diru, mando ta armadurak eramaten....

Ormak puskatzeko makina Panplonatik Segurara ekartzen, Martin de Larragoitzek lagundu zion Johan de Pinna tresna-maixuari (...).